Maiatzaren 28 eta 30 bitartean ospatuko da Caravaning

Kanpinaren kulturak indarra hartzen du etengabe, batez ere, pandemian zehar gertatutakoaren ondorioz. Gero era pertsona gehiagok hautatzen dute familiarteko bizimodu eta opor seguru eta intima. Hori dela eta, turismo-sektoreko enpresen iritziak jaso ondoren, Bilbao Exhibition Centre-k maiatzaren 28tik 30era Caravaning azoka egiteko erabakia hartu du, eta hala, salbuespen giza, Expovacaciones-ekiko independente den ekitaldia bilakatuko da.

Azokan, dagoeneko, Roadsurfer, Custom Camper, Autocaravanas Norte, Planeta Camper, Leioaberri, Mikel Caravanas edo Nerevan enpresek konfirmatu dute euren parte-hartzea. Gainera, Caravaningen parte hartuko dituzten sektore batzuk honako hauek izango dira: osagarriak, autokarabanen alokairua, elkarteak, autokarabanak, aurrerapenak, denda atoiak, lorategientzako eta terrazentzako altzariak, moduluak, karabanak edo kanperrak.

Osasun-krisiak eragindako geldialdia gorabehera, sektore hau etengabe hazten ari da, eta hori ibilgailuen alokairuetan, eta baita horien salmentan eta ekipamenduan islatzen da. Gainera, kanpinen okupazioa areagotu da baita ere.

Azoka monografikoaren planteamendu horri esker Caravaning azokaz gozatzeko BECera bertaratzeko esperientzia kalitate eta segurtasun handikoa izango da, bai publikoarentzat eta baita erakusketarientzat ere. Izan ere, Bilbao Exhibition Centre-k protokolo zorrotza ezarriko du une oro, zeinarekin Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuaren (ICTE) Safe Tourism Certified zigilua jaso zuen, azoka-esparrua eremu segurua dela ziurtatzen duen bereizgarria. Hala, arreta-gunea, azken hilabeteotan egin den bezala, sarbideen kontrolean, edukieren kudeaketa prebentiboan, pertsonen trafikoaren eta urruntze sozialaren monitorizazioan eta ingurumen-higienizazioan eta -segurtasunean ezarriko da.

Caravaning une paregabean egingo da azken nobedadeak edo ibilgailu horiei etekinik handiena ateratzeko osagarriak edo elementuak ezagutu nahi duten pertsonentzat. Sarrera dohakoa izango da beren karabana, atoi denda, autokarabana edo kanperrarekin gerturatzen direnentzat (baita aparkalekua ere). Gainerako kasuetan, 3 euroko salneurria izango du.

Informazio gehiago: www.caravaningbilbao.com

-ek idatzirik|2022-02-25T10:31:06+01:0023 de apirila de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

For security, use of Google's reCAPTCHA service is required which is subject to the Google Privacy Policy and Terms of Use.

Go to Top