Manolo Garciaren omenezko afariak BEC-eko ateak Zerupeko Gauak-en musikari berrirekitzen dizkio bihar, hilak 19

Gau gastronomiko-musikalak BEC Dorrera itzultzen dira beste hiru saiorekin  

Bilbao Exhibition Centreko ateak Zerupeko Gauak-en musikara berrirekitzen dira abuztuko etenaldiaren ostean BEC Dorrean egingo den gastronomia- eta musika-zikloa berriro hartzeko. Guztira, Bizkaia Arenako arduradunek hiru saio antolatu dituzte udako azken epealdirako: bihar, irailak 19, Manolo Garciaren omenaldi-afariarekin hasiera emango zaio; ekitaldiak sold out-a eskegi du jadanik. Bigarren fase honetan aurreikusitako beste omenaldiek The Police (irailaren 26an) eta Pink Floyd-en (urriaren 3an) musika omenduko dute.

El Burro y Cía taldeak El último de la fila eta Manolo García omenduko ditu. Taldea 2012. urtearen hasieran sortu zen, eta kantautore katalana eta haren musika-ibilbide emankorra omentzen ditu; ez dira faltako haren abestirik esanguratsuenak. Taldeak azaltzen duenez, ikuskizunak ordu eta erdi baino gehiago irauten du, oso dinamikoa da, eta jendearekin parte hartzen du. Manuel Reyesek, Juanjo Fronterak, Woody Amoresek eta Rubén Rubiok osatzen dute taldea.

Udako geldialdiaren ondorengo bigarren saioa The Police-ri eskainita egongo da  Synchronicity taldearen eskutik. Taldeak dio ahaltsua eta konpaktua dela. David Porterok (ahotsa eta baxua), Edu Zafrak (gitarra eta ahotsa) eta Dani Ortínek (bateria) osatzen dute hirukotea, eta Newcastleko taldearen zuzenekoetako energia eta indarra islatzen saiatzen dira. Walking on The Moon, So Lonely, Roxanne… Musikak laurogeiko hamarkadara eramango ditu bertaratuak, ingelesen urrezko garaira.

Azkenik, Pink Floyd-en abesti mitikoek BEC dorrea hartuko dute, Pink Factory Band-i esker. 2012. urtearen amaieran bildu ziren betiko lagun batzuk, eta proiektu musikal horri forma eman zioten. Besteak beste, album klasikoak eskainiko dituzte; esaterako, Dark Side of the Moon, Wish You Were Here eta The Wall. Manu Magdalenok (gitarra eta ahotsa), Elis Casadok (teklatuak eta ahotsa), Txus Morejónek (saxofoia, ahotsa eta teklatuak), Oscar Nietok (gitarra), Yul Bakerok (baxua) eta Ernes Sánchezek (bateria) osatzen dute taldea. Urriaren 3an izango da emanaldia.

Ekitaldia 19:30ak aldera hasiko da, BEC Dorreko terrazan, 52 metroko altueran, dastatu ahal izango den ongietorri koktelarekin. Bertatik Bilbo Metropolitarraren ikuspegi ikusgarriak ikusi ahal izango dira. Ostalaritzarako ordutegi-araudi berriari jarraiki, afaria 21:00ak aldera hasiko da, eta, ondoren, omenezko kontzertuari helduko zaio, gauerdira arte. Osasun agintariek gomendatutako jankideen arteko distantzia soziala bermatzeko Zerupeko Gauak-en edukiera mugatua da.

Sarreren salmenta:    https://ticket.kutxabank.es//bec/public/janto/

-ek idatzirik|2020-11-03T12:07:56+01:0018 de iraila de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top