Nazioarteko foroetan partaidetza

Marta Campos, BECeko Batzarrak eta Ekitaldien zuzendaria, azaroaren 1etik 4ra bitartean izan zen Bilbao Convention Bureauren ordezkaritzarekin batera, ICCA Kongresu eta Konbentzioen Nazioarteko Elkartearen 59. biltzarrean, baita Kapitulu iberikoaren Batzarrean ere. Bertan, Espainiako eta Portugalgo kideek sektorearentzako gai garrantzitsuenen etorkizunari buruz eztabaidatu zuten.

Egutegi ofizialari jarraituz, sailak IBTM 2020 azokan parte hartu zuen, aurten formatu birtualean. Bertan, B2B hitzorduen agenda interesgarria izan zuen estatuko eta nazioarteko merkatuko erosleekin, eta Alemaniako, Frantziako eta Ingalaterrako merkatuak nabarmendu ziren, Bilbo gehien bisitatzen duten negozio-turisten jatorriarekin bat datorrena.

Urtea amaitzeko, BEC Batzarrak eta Ekitaldiak BECeko zuzendari nagusi Xabier Basañezekin batera, Espainiako Kongresu Jauregien Elkartearen XVII. Biltzarrean parte hartuko du, abenduaren 16tik 18ra bitartean, Europa Jauregian, Gasteizen.

-ek idatzirik|2021-04-14T17:09:21+02:0014 de abendua de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top