Retro Clásica Bilbaok bere 9. edizioari ekingo dio ostiralean Citroën, Ossa, Mini eta Seat 1430 autoak omenduz

  • Motorshow-an erakusketak izango dira larunbatean, eta igandean lehiaketa. Bertan arituko dira Espainiako hainbat txapeldun, Joseba Iraola, Iñaki Alberdi edo Yaiza Hermosilla, esaterako, eta beste hainbat probatakoak ere.

  • Zerbitzuak areagotu dira, klasikoen aparkalekuetarako online salmentak eta 25 eta 29 urte bitarteko modeloentzako barruko aparkalekua larunbatean, esaterako.

ERAKUSKETAREN AZALERA
20.000 m2
KLASIKOEN APARKALEKUA
 15.000 + 15.000 m2 (Lar)
MOTORSHOW LEHIAKETA
 15.000 m2
AURREIKUSITAKO JENDETZA
 35.000 pertsona
ERAKUSKETARIAK
 200, gutxi gorabehera
SARRERA
 OROKORRA
 10 €
KLASIKOEN SARRERA
 6 €
ERAKUSKETA UNIT.
 300 unit + aparkalekua

Bilboko Retro Clásica Azokaren 9. edizioa izango da datorren ostiraletik igandera arte. Programa zabala eta anitza eskainiko du, beste hainbat jardueraz gain, non hurrengoak nabarmentzen diren: omenaldiak, erakusketa bereziak, mahai-inguru bat eta Motorshow lehiaketa tradizionala. Sarrerak 10 eurotan salduko dira – 6 eurotan ibilgailu klasikoarekin etorriz gero-. 10 urtetik beherakoen sarrera dohainik izango da. 1 euroko deskontua izango dute, metatu ezingo dena, Gazte Txartela edo Ikea Family Txartela dutenek, RACVN bazkideek eta Hirukide-ren bazkideek.

Antolatzaileek herrialdearen iparreko eta Frantzia Hegoaldeko milaka zaleturen bisita espero dute eta, horretarako, zerbitzuak hobetu dituzte, adibidez, klasikoen aparkalekurako sarrera linean erosi ahal izatea, edo larunbatean BECen beste pabiloi bat gaitzea, 25 eta 29 urte bitarteko ibilgailuentzat.

Programatutako jardueren artean nabarmentzekoak dira Citroën-en mendeurrenaren ospakizuna. Bertan, balio handiko piezak ikusi ahal izango dira, hala nola 1923ko 5CV bat, 1924ko B12 bat eta 1928ko B14 bat, guztiak fabrikatzaile frantsesak egindako lehenengo modeloak.

Frantziako marka horren inguruko festak aurreko trakzioko Citroën-ari omendu nahi dio, bere 85. urtemugan. Hilak 16an, larunbata, eguerdiko 12:30tan, Citroën Montañero ibilgailuaren inguruko hitzaldia egingo da. Auto honek Gorbeia mendia igo zuen lehenengoz 1924. urtean Emilio Álavaren eskutik. Ekintza horiek guztiak Euskadiko Citroenaren Lagunak elkarteak eskainiko ditu.

Azokak Seat 1430 autoaren 50. urteen inguruko gune berezia ere izango du. Han ikusi ahal izango ditugu 70eko hamarkadan espainiar ugari erakarri zituen modelo horren hainbat unitate, Club Nacional Seat 1430, 124 y 124 Sport taldearen laguntzari esker.

Horrez gain, Miniaren 60 urteak ospatuko dira. Bertan erakusgai egongo dira 1963ko Morris Mini Minor MK1 bat, Espainiako zaharrenetako bat, 1967ko Austin Mini Countryman MK1 bat edo 1969ko Authi Mini Morris 1000S Mk2 bat, Nafarroan egin ziren lehenetako bat, besteak beste, Club Mini Bizkaiaren laguntzarekin.

OSSA markak ere zaleen begiradak erakarriko ditu, sortu zenetik 70 urte igaro direla ospatzeko stand monografiko bat jarriko duelako. Han ikusi ahal izango dira, Plentziaclassic elkartearen laguntzarekin, markako motozikleta aukera aparta, non zale guztien gozamenerako, hamabost bat unitate erakutsiko dituen. Horien artean, Sport, Dessert, Super Pioneer, Copa, Pepsi, Urbe edo Yankee modeloak izango ditugu.

Beste eremu interesgarri batean CMV- Torre Loizaga museoaren roadster hautespen bitxi bat egongo da. Han ikusgai egongo dira garai desberdinetako zenbait modelo, besteak beste, Rolls Royce Phantom I Springfield Sedanca Landauletta (1929) bat, Jaguar E-Type 4.2 (1970) bat, MG TF 500 (1955) bat, edo Austin Healey MK 3000 III (1965) bat.

Horiek guztiak bisitatu ahal izango dira ostiralean 16:00-21:00 bitartean, larunbatean 10:00-21:00 bitartean eta igandean, 10:00-20:00 bitartean. Gainera, ibilgailu klasikoz datozen pertsonek (bi lagun ibilgailu bakoitzeko) 6 euroren truke lortuko dute sarrera bakoitza; kontzentrazioetara hurbiltzen direnek bezala.

Motorshow-aren edizio berria

Bilboko Motorshow Retro Clásicaren edizio berriak ostiralean izango ditu entrenamenduak; larunbatean, erakusketak; eta igandean, lehiaketa izango da, 15:00etatik 19:00etara (finala 19:30etarako dago programatuta).

Aurten nazioko hainbat txapeldunek hartuko dute parte, besteak beste Joseba Iraola, Iñaki Alberdi edo Yaiza Hermosilla, proba autonomikoetako beste txapeldun batzuez gain. Autoen artean bat nabarmentzen da, Porsche 997 GT3 berria, hain zuzen ere, egungo Mendiko Espainiako txapeldunaren kotxea; baina motorsportaren modelo klasiko ugari egongo dira.

Aparkalekua

Bertara 1990 aurreko moto edo auto klasikoan hurbilduko direnak, hau da, 30 urte baino gehiagokoak, doako aparkalekua izango dute barruan (3. Pabiloia) hiru egunetan, eta handik sartu ahal izango dira erakusketan. Pabiloi honetan programatutako kontzentrazioak egingo dira. Halere, lekua gorde beharko da haiek antolatu nahi badira, eguna eta ordutegia zehaztuta.

Hilak 16, larunbata, beste leku bat gehiago gehituko da, 6. Pabiloia, non 25 eta 29 urte bitarteko autoak sartu ahal izango diren. Pabiloi honetan haien taldean gutxieneko adina ez duen ibilgailu klasiko bat, markek homologatutako edizio mugatuko modelo deportiboak eta superdeportiboak dituzten ibilgailu klasikoen elkarte ofizialak sartu ahal izango dira, beti ere antolaketaren irizpideei jarraituz eta haren oniritziarekin. Hemen aurkituko duzu Pabiloira sartzeko araudia www.eventosmotor.com

-ek idatzirik|2019-11-12T13:07:46+01:0012 de azaroa de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top