STEEL TECH 2023: Industria siderurgiko jasangarri, kolaboratibo eta erresiliente baterantz

2023ko urriaren 25etik 27ra bitarte Bilbao Exhibition Centren

STEEL TECH Congress & Expo ekitaldiaren 2. edizioa aurkeztu da gaur goizean. Bilbao Exhibition Centren egingo da ekitaldia, urriaren 25etik 27ra, eta altzairuaren sektoreko nazioarteko eragile nagusiak bilduko dira bertan. Honako hauek parte hartu dute aurkezpenean: Xabier Basañez, BECeko zuzendari nagusia; Asier San Millán, Siderexeko zuzendari nagusia; eta M. Carmen Gorostiza, STEEL TECH-eko Event Manager-a.

Abangoardiako ekitaldi liderra da STEEL TECH, eta Europa hegoaldean nazioarteko erreferentea da sektore siderurgikoarentzat. Hala, 2023. urteko edizioan beste pauso bat emango du 5.0 Industriari dagokionez eta maila goreneko proposamena ekarriko du, hiru ardatz nagusitan oinarrituta: jasangarritasuna, plataforma kolaboratiboak eta erresilientzia, baita giza kapitala ere. Esperientzia oso bat izango da, eta barne hartuko ditu kongresua, erakusketa eta networkinga. Berrikuntzaren, teknologiaren, lehiakortasunaren eta lidergoaren katalizatzaile gisa kokatu nahi du siderurgia munduko merkatuan, oso dinamikoa eta desafiatzailea den merkatu globalean.

Sektorearen erronkak eta aukerak sakon arakatzeko helburuarekin, nazioarteko ospe handia duten ia 40 adituk haien ezagutza eta esperientzia partekatuko dituzte STEEL TECH ekitaldiko Kongresuan, eta industriaren aurrerapena bultzatzeko ikuspegi berriak eskainiko dituzte. Jean Théo Gendaren hitzaldi batekin hasiko da lehen eguna. Eurofer Europako Altzairuaren Elkarteko teknologien zuzendaria da, eta 5.0 SIDERURGIAri buruz hitz egingo du. Jarraian, Ana Fernández Iglesiasen hitzaldiak hasiera emango dio JASANGARRITASUNAri buruzko saioari; Arcelor Mittal enpresako I+G Baliabide Jasangarrien lantaldearen arduraduna da Fernández. Jarraian, emisio baxuko altzairu-ekoizpenarekin lotutako lan-ildoak azalduko dituzte Martin Peik (SSABeko presidenteorde exekutiboa eta zuzendari teknikoa) eta Denis Henessyk (H2 Green Steel enpresaren ordezkaria): altzairu berdea – etorkizuneko altzairua. Era berean, industria siderurgikoaren deskarbonizazioren erronkaz hitz egingo dute honako hauek: Hardy Mohbacher, Belgikako Niobelcon BV aholkularitzako zuzendari nagusia; Yoshiyuki Hagiwara, Taiyo Nippon Sanso Corporation enpresako zuzendari nagusi seniorra; Pilar Esteban, Tubacex enpresako I+G arloko ikerlaria; eta Colin Turndley, Nippon Gases enpresako ordezkaria. Beste puntu garrantzitsu batzuez ere hitz egingo dute kongresuaren lehen egunean, esaterako, ekonomia zirkularraz eta hondakinen kudeaketa adimendunaz.

Gai horietan sakontzeko, honakoek parte hartuko dute: Bastian König, SMS enpresako salmenten zuzendari teknikoa; David Algermissen, FEHS saileko zuzendaria; eta Tova Jarnerud, SWERIM AB enpresako ikerlaria. Gainera, energia-iturri berriei buruz duten ikuspuntua partekatuko dute Beatriz Nietok (Centro Nacional del Hidrógenoko ingeniaritza-unitateko burua) eta Carlos Fúnezek (Iberdrolako Hidrogeno Berriztagarriaren Garapeneko zuzendaria). Azkenik, XXI. mendeko zuzendariek (management-ak) berrikuntza kudeatzeko duten moduari buruzko ikuspegi estrategikoa eskainiko du Xavier Marcetek, Innovation Management enpresako presidenteak.

Kongresuaren bigarren eguneko egitarauak bi bloke tematiko izango ditu. Lehenengoa PLATAFORMA KOLABORATIBOETAN oinarrituko da. Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalerako eta Ekintzailetzarako zuzendariak, BIND 4.0 azelerazio-programa publiko-pribatuari buruzko informazioa partekatuko du; “industriari zuzendutako berrikuntza-plataforma handiena” da BIND 4.0. Aditu esanguratsuen aurkezpenak ere izango dira goizeko saioan. Beste batzuen artean, honakoek parte hartuko dute: Jesus Murgoitio Larrauri, Tecnaliako proiektuen zuzendaria; Juan Almagro, Acerinox enpresako Laborategi eta Ikerketa Saileko zuzendaria; Stefan Eder, RHIM enpresako ikerlari bazkidea; eta Asier Galdos, Magneteko CEOa. Irtenbide logistikoekin, lankidetza-zerbitzuekin, lantaldeekin eta proiektuen kudeaketa adimendunarekin lotutako gaiez hitz egingo dute horiek.

Eguneko bigarren blokea ERRESILIENTZIAN oinarrituko da. Hizlari nabarmenetako bat Thomas Heller izango da, Alemaniako Fraunhofer ikerketa-erakundeko zuzendari kudeatzailea. Beste hainbat adituk ere parte hartuko dute, hala nola Marco Bussattok, IDOM INC USA enpresaren ordezkariak; Ion Rusuk, Polytec SPA enpresako R&D arloko Managerrak; Günter Spreitzhoferrek, industriarako eta energiarako neurketa-sistemen IBA AG enpresako Aplikazio eta Aholkularitza Saileko buruak; eta Rafael Margaritek, Suedia eta Suitzako ABB multinazional teknologikoko negozio digitalen ildoko gerenteak. Hiperautomatizazioari buruz hitz egingo dute haien aurkezpenetan, eta prozesuak optimizatzeko orduan dituen aukerak arakatuko dituzte. Bestetik, multicloud inguruneez eta horien onurez hitz egingo du Günter Spreitzhoferrek, Dortmundeko Unibertsitateko Gizarte Ikerketarako Zentroko Administrazio Kontseiluko kideak. Eta Björn Glaserrek, Stockholmeko Teknologia Errege Institutuko irakasle elkartuak eta Prozesuen Unitateko buruak, honako hitzaldia egingo du: “Monolitoaren haustura: predikziozko azterketa, energiaren kudeaketa – mikrozerbitzuen arkitektura”.

Bloke tematiko bakoitza amaitzean, mahai-inguru bat egingo da, hitzaldietatik ateratako ondorio giltzarriak aztertzeko. Gizakiari buruzko ikuspuntua erabiliko da ondorioak ateratzeko, gizakiak ekoizpen-prozesuaren epizentroan duen funtzio estrategikoa nabarmenduz.

Erakusketa eta Networkinga

STEEL TECHeko erakusketa eremuan industria siderurgikoaren balio-kateko hainbat mailatako enpresa hornitzaileek hartuko dute parte. Horien artean daude honako enpresak: ABB; Arcelormittal Olaberria-Bergara; Bonak; Ceit BRTA; Deguisa; Etorki; Eurecat-Centro Tecnológico; GH Cranes & Components; Gosan; Harri Green Recycling; Harsco; Iba; IDOM; Jaso Industrial Cranes; Kalfrisa; Layde,Tata Steel; Lechler; LHYFE; Mesima; Norton; Octocam-Maps;  Polytec Spa; Sarralle; Sidenor; Slingofer; Smarktec; Sorsa; TheSteelPrinters; Tube-Mac Piping Technologies; Tubos Reunidos Group Tubos-Productos; Unicoil eta Vulkan Española SA.

Networking eremuan B2B topaketak nabarmentzen dira hitzartutako bilerekin erakusketarien, babesleen eta nazioarteko VIP gonbidatuen artean. Testuinguru horretan, Siderex enpresak, “Siderurgia: produktuak, makineria eta ingeniaritza” plan sektorialaren esparruan, ICEX España Exportación e Inversiones erakundearekin egindako hitzarmenaren bidez garatua, alderantzizko misioa antolatu du Txile, Pakistan, Saudi Arabia, Brasil, India, Peru, Mexiko eta Turkia herrialdeetatik etorritako goi-mailako erosleentzat.

Horrez gain, beste jarduera batzuk ere eskainiko ditu STEEL TECHek, hala nola Innovation Workshops eta Poster Teknikoen Eremua; teknologiaren, ingurumenaren eta berrikuntzaren arloko aurrerapenei buruzko 21 proposamenekin. Bestalde, ekitaldi sozialak ere izango da, esaterako, afterwork drink eta gala-afaria. Urriaren 26an egingo da gala-afaria, eta bertan banatuko dira STEEL TECH sariketaren 2. edizioko sariak. Nabarmentzekoak dira Women in Steel Award saria, zeinak emakume batek sektore siderurgikoan izandako ibilbide profesional nabarmena aitortuko duen, eta Communication Forum Award saria, zeinak sektore siderurgikoaren dibulgazioa eta sustapena sarituko dituen. Urriaren 27an bisita teknikoa egingo da Vicinay Sestaoko instalazioetara.

Ekimen jasangarri gisa nabarmenduko da STEEL TECH, Erronka Garbia zigiluarekin

Erronka Garbia ekitaldi gisa ziurtatuko da ekitaldia. Ihobe-Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketako Elkarte Publikoak ematen du zigilua, eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa aitortzen du. Aipatutako ziurtapena lortzeko, inpaktua murrizteko plan bat diseinatu da. Sei jarduera-ardatz ditu planak: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegitura eta hondakinak.

Horren adibide gisa, hainbat neurri hartu dira: argiaren intentsitatea eta tenperatura ordu-faseetara egokitzea; standen energia-erabilera murriztea; hondakinak murriztea eta gaika biltzea; seinaleetan elementu jasangarriak erabiltzea; eta gai hauei buruz eta ingurunean inpaktua duten beste gai batzuei buruz sentsibilizazio-kanpainak garatzea, esaterako, bisitariek garraio publikoa erabiltzeari buruz.

STEEL TECHek IDOM enpresaren Platino babesletza, Arania Taldearen Urrezko babesletza eta Aceros Inoxidables Olarra, SteelPhalt eta Fundación Tecnalia Research enpresen Zilarrezko babesletza ditu. Alacero eta Unesid enpresen kolaborazioa du. Siderexek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute STEEL TECH, Congress&Expo 2023 eta SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta ICEX España Exportación e Inversiones-en baskidetza instituzionala. Ekitaldia Siderex eta BEC-ek antolatzen dute. 

-ek idatzirik|2023-10-19T15:39:12+02:0019 de urria de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top