UGP-k bere balioak defendatuko ditu berriz ere BEC-en abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitartean

Jarduera ezagunenak itzuliko dira, hala nola kart-ak edo izotz pista, kirol asko egongo da eta Athletic Club Fundazioa bezalako eranste berriak izango ditu

Umeen Gabonetako Parkeak emozioz, jarduerez eta ikaskuntzez betetako 55. edizio bat aurkezteko lan egiten jarraitzen du. Izan ere, aurreko urteko estela jarraituz, UGPk berriz ere defendatuko eta sustatuko ditu txikienen artean gure gizarteko sei funtsezko balioak: Elkartasuna, Berdintasuna, Jasangarritasuna, Zibergizalegea, Bizimodu osasungarria eta Familia. Gainera, euskararekin duen konpromisoa berretsiko du, zeharkako balio gisa, bere erabilera sustatzera zuzendutako hainbat ekimenen bitartez. Bilbao Exhibition Centre-ren ateak abenduaren 18tik urtarrilaren 5era irekiko dira, balio hauek indartzera bideratutako tailerrak eta jarduerak hartzeko, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Portuko Agintaritza, Emakunde, BBK Fundazioa edo Athletic Club Fundazioa (proiektura sartu den azkena) bezalako erakundeen eskutik. Txurigorrien presentzia bi entitateen arteko lankidetza-hitzarmenaren ondoren dator, zeinaren bidez Bilbao Exhibition Centre Fundazioaren bazkideen multzoaren parte izatera pasatzen den.

Halaber, UGPren jarduera ezagunenak bueltatuko dira: izotz pista eta kart elektrikoak, ingurumenaren babesa agerian jartzen dutenak. Hauek dira, hain zuzen, bertaratzen direnen babes handia lortzen duten bi ekimen; baina Umeen Gabonetako Parkearen edizio berri honetara etorriko diren azoka-atrakzio ugariak ez dira atzean geratzen. Gainera, jarduera asko egongo dira kirolarekin lotuta. Kirol-federazio ezberdinen standen eta horiei dagozkien ekimenekin batera, aurten lehiaketa olinpikoa bueltan dago UGPren Miniolinpiadekin: Miniatletismoko Gabonetako III. Txapelketa. Bost proba izango ditu: abiadura erreleboak (50 m), erreleboak hesiekin (50 m), erreleboak artaburuekin, xabalina-jaurtiketa geldi egotetik eta jauzi hirukoitza geldi egotetik. Abenduaren 28an ospatuko den lehiaketa honen parte-hartzea Bizkaiko Atletismo Federazioak koordinatzen du. Ohikoa denez, Familia-lasterketa ere antolatuko da, non aita, ama eta txikienek familian egindako kirolaz gozatu ahal izango duten. Hitzordua urtarrilaren 2an izango da.

Umeen Gabonetako Parkeak duela zenbait urte erabaki zuen helduei jardunaldi bat eskaintzea. Izen berriarekin dator Gaupin/Noche Pirata abenduaren 28an. Helduentzako hitzordua da, gau batean zehar UGPz gozatu nahi dutenentzat, haientzako antolatutako jarduera espezifikoekin. Horrela, publiko horri egokitutako ikuskizunak, atrakzioak eta eskaintza gastronomikoa egongo dira.

Azkenik, eta ohikoa denez, elkartasuna opari itxurarekin helduko da. Atarian Gabonetako zuhaitza jarriko da, eta honen azpian haurtzaroaren ongizatearekin konprometitutako pertsonek emandako jostailuak kokatuko dira. Txiki batek ere ez du merezi oparirik gabe gelditzea Gabon hauetan!

-ek idatzirik|2019-10-31T13:03:45+01:0031 de urria de 2019|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top