Urritik abendura zuzeneko ikuskizunak itzuliko dira Bizkaia Arenara Alkarregaz zikloaren bitartez

Zikloak honakoak jasoko ditu, besteak beste: Pablo Milanés, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba, Depedro eta Triángulo de Amor Bizarro artistak, 1969ko Woodstock-eko jaialdi ospetsuaren errekreazioa, Dire Straits-en talde tributurik onena, ‘Deforme Semanal’ kultura eta politika saioa eta ‘Oihaneko liburua’n oinarrituriko musikala, familia guztiarentzat

Bizkaia Arenaren edukiera 600 lagunetara murriztuko da eta publikoa segurtasun distantzia errespetatzen dituzten jesarlekuetan eserita egongo da

 Alkarregazen bultzatzaile den Bizkaia Arenak zuzeneko ikuskizunen sektorea berraktibatzen lagundu nahi du ziklo honen bidez, publikoa eta artistak berriz ere harremanetan jartzeaz gain

 

#Alkarregaz #BizkaiaArena #BilbaoExhibitionCentre #MusikarenEtxea #BizkaiaAurrera #KontsumituKultura  #CulturaSegura

Zuzeneko ikuskizunak Bizkaia Arenara itzuliko dira urrian. Alkarregaz zikloaren bidez izango da: urtea bukaerara bitartean hamar emanaldi baino gehiago eskainiko ditu zikloak. Segurtasuna eta kalitatezko zerbitzu erosoa izango dira ekimenaren ezaugarri nabarmenenak.

Horretarako Bizkaia Arenaren edukiera 600 lagunetara murriztuko da eta publikoa segurtasun distantzia errespetatzen dituzten jesarlekuetan eserita egongo da. Alkarregaz zikloko Covid protokoloaren arabera, musukoa jantzita eraman beharko da, hainbat puntutan eskuak garbitzeko gela egongo da erabilgarri eta zona komunetan garbiketa eta desinfekzio lanak egingo dira. Gainera, azpimarratu behar da Bizkaia Arenak 18 metroko altuera eta aireztapen sistema oso eraginkorra dituela eta ezaugarri horiek airea birsortzeko gaitasun handia ematen diotela.

 

Egitarau anitza eta heterogeneoa

Publiko heterogeneo bati zuzenduriko kalitatezko egitarau anitza aurkeztu du Alkarregazek. Zikloa urriaren 24an hasiko da Triángulo de Amor Bizarro eta Lukiek taldeen kontzertuekin. Galiziatik datoz lehenengoak, eta joan den martxoan kaleratu zuten eta taldearen izen bera daraman diskoa aurkeztuko dute, euren ibilbideko bosgarrena. Lukiek taldea Mungiatik dator, eta Belakoko Josu Billelabeitia du buru.

Urriaren 31n Woodstock jaialdi ospetsuaren errekreazioa egingo dute Bizkaia Arenan. Jaialdia 1969an ospatu zen izen bera duen New York-eko herrian, eta gaur gaurkoz historiako jaialdirik garrantzitsuena dela esan daiteke. Hogei artista inguru Jokin Salaverria artista bizkaitarraren (The Concert For Bangladesh-en errekreazioen bultzatzailea) aginduetara jarriko dira dagoeneko mito bihurtu diren artista hauek Woodstock-en eskaini zituzten kantuak berrinterpretatzeko: Santana, Joe Cocker, Crosby, Stills, Nash & Young, Jimi Hendrix, Janis Joplin, The Band, The Who edo Jefferson Airplane. Hiru ordutan zehar Bizkaia Arenako taula-gainetik pasatuko dira Extremoduro, Aurora & The Betrayers, Los Estanques, Last Fair Deal edota Garbayo taldeetako kideak. Gainera, Woodstock Revisited Halloween gauean ospatuko denez, Halloween Hippy Party izena hartuko du. 1969an ospatu zen mundua aldatu zuen jaialdia, pandemia baten erdian. 2020an mundua aldatu duen pandemia baten erdian birsortuko da. Horregatik, garai errepikaezin hartako izpirituarekin lotutako arropa edota osagarriak janzteko deia luzatu zaio publikoari, gau ahaztezina bizitzeko helburuz.

Azaroaren 7rako kartel hirukoitza dakar Alkarregazek: Derby Motoreta’s Burrito Kachimba (Sevilla, 2019ko ustekabeetako bat, ekoitzi berri duten ‘El Valle’ single-a aurkeztuko dute), Los Estanques (Kantabria, euren laugarren diskoa aurkeztuko dute) eta Serpiente hirukote bilbotarra. Hilaren 14an, larunbatarekin, bROTHERS iN bAND taldea igoko da taula-gainera; Dire Straits taldearen omenezko nazioarteko ikuskizunik onena dela esaten da. Guy Fletcher-ek (Dire Straits eta Mark Knoplfer-en teklista 1984az geroztik) zera esan zuen taldea entzun zuenean: “Gure grabaketetako bat zela pentsatu nuen”. Honezkero desagertua den talde britaniarraren klasiko guztiak joko dituzte. Bi ikuskizun gehiago ditu azaroko egitarauak. Batetik, Pablo Milanés kantautore kubatar mitikoaren emanaldia (larunbata, 21): 60ko hamarkadako La Nueva Trovaren sortzaileetako bat, ‘Yolanda’ bezalako ereserkien sortzailea eta bakarkako bere ibilbide oparoan 40 diskotik gora argitaratu dituena; ‘Esencia’ izeneko gira honetan ibilbide hori errepasatuko du. Bestetik, Depedroren kontzertua (larunbata, 28,): familia guztiarentzako ikuskizuna, bere abesti ezagunenetan eta ‘Érase una vez’ diskoan oinarritua; umeei begiratzen dien lana da, “sentiberatasun handiko entzumen bizkor eta jakintsua” duen publiko horri begiratzen diona.

Alkarregaz abenduan amaituko da beste hiru hitzordurekin. Hilaren 11n Isa Calderónek eta Lucía Lijtmaerek Bizkaia Arenatik egingo dute euren ‘Deforme Semanal’ saioa, ikuspuntu feminista batetik kulturari eta politikari buruz aritzen dena; abenduaren 12an ‘Hara, el espíritu de la selva’ musikala ikusi ahal izango da, familia guztiari zuzendua eta ‘Oihaneko Liburua’n oinarritua. Bestetik, hilaren 19an ‘80’s Last Christmas Party’ ospatuko da: gure bizitza markatu duten Gabonak oroitzeko emanaldia, opariak Wham, Madonna edo Nacha Popen erritmora jasotzen genituenekoa. Poparen urrezko hamarkada ospatuko dugu Rock & Roll Star-en kontzertuarekin: talde honek gure musikako arrakasta handienak errepasatuko ditu Manuel Españak (La Guardia), Javier Ojedak (Danza Invisible) eta Javier Andreuk (La Frontera) abeslari gisa dihardutela. Garai hartako musikan espezializatutako DJrik onenak ere hilaren 19ko festa honetan izango dira kontzertua lagunduz, zorigaiztoko 2020 honi agur esan eta ‘etorkizunerako itzulera’ri hasiera emateko.

 

Sarrerak salgai

Ikuskizunetarako sarrerak salgai daude dagoeneko Kutxabank sarean eta Bizkaia Arenaren webgunean. Alkarregaz zikloa Bizkaia Arena/BEC-ek antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Horrela, Bizkaia Arenak bere aletxoa jarri nahi izan du zuzeneko ikuskizunen sektorea berraktibatzeko ahaleginean, artistengan eta sektoreko Bizkaiko hornitzaile zein profesionalengan modu positiboan zuzenean eraginez. Sarreren salmenta: www.bizkaiaarena.com eta https://ticket.kutxabank.es/bec2/public/janto/main.php bidez.

 

 

URRIA

Larunbata 24, 20.00 ateen irekiera / 21.30 Lukiek / 23.00 Triángulo de Amor Bizarro

TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO + LUKIEK

Aldez aurreko salmenta: 20€ + gastuak / Leihatila: 23€

 

Larunbata 31, 20.00 ateen irekiera / 21.30 hasiera

Halloween Hippy Party

WOODSTOCK REVISITED

Aldez aurreko salmenta: 20€ + gastuak / Leihatila: 23€

 

AZAROA

Larunbata 7, 19.30 ateen irekiera / 20.45 Serpiente / 21.45 Los Estanques / 23.15 Derby Motoreta’s Burrito Kachimba

DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA

+ LOS ESTANQUES + SERPIENTE

Aldez aurreko salmenta: 20€ + gastuak / Leihatila: 23€

 

Larunbata 14, 20.30 ateen irekiera / 22.00 hasiera

bROTHERS iN bAND – The Very Best Of dIRE sTRAITS Show

Aldez aurreko salmenta: 30€ + gastuak / Leihatila: 35€

 

Larunbata 21, 19.30 ateen irekiera / 21.00 hasiera

PABLO MILANÉS

Aldez aurreko salmenta: 35€ + gastuak / Leihatila: 40€

 

Larunbata 28, 17.30 ateen irekiera / 19.00 hasiera

DEPEDRO ‘Érase una vez’ (familia guztiarentzako ikuskizuna)

Aldez aurreko salmenta: 21,5€ + gastuak eta 12€ 16 urtetik beherakoentzat / Leihatila: 25€ eta 15€ 16 urtetik beherakoentzat

 

ABENDUA

Ostirala 11, 20.30 ateen irekiera / 21.30 hasiera

DEFORME SEMANAL

Isa Calderónekin eta Lucía Lijtmaer-ekin

Aldez aurreko salmenta: 15€ + gastuak / Lehiatila: 19€

 

Larunbata 12, 16.00 ateen irekiera / 17.30 hasiera

HARA, EL ESPÍRITU DE LA SELVA

Familia guztiarentzako musikala, Oihaneko Liburuan oinarritua

Aldez aurreko salmenta: 15€ + gastuak / Leihatila: 20€

 

Larunbata 19, 19.30 ateen irekiera / 21.00 ikuskizunaren hasiera

80’s Last Christmas Party

ROCK & ROLL STAR

Manuel España – La Guardia

Javier Ojeda – Danza Invisible

Javier Andreu – La Frontera

+ DJak

Aldez aurreko salmenta: 30€ + gastuak / Leihatila: 35€

 

-ek idatzirik|2020-09-30T12:46:24+02:0030 de iraila de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top