World Maritime Week 2021, goi mailako itsas sektoreko topagunea

Bilbao Exhibition Centre erreferentziako itsasoko topagunea bihurtuko da urriaren 5etik 7ra, WORLD MARITIME WEEK 2021ean. Konferentzien eta networkingen programa espezifikoekin eta erakusketa eremua eta inaugurazioko osoko bilkura bezalako partekatutako eremu eta jarduerekin, besteak beste, maila goreneko ordezkariek sektoreko gai garrantzitsuenei buruz eztabaidatuko dute, bakoitzak bere espezializazio arloan.

Hortaz, ontzi-industria SINAVALen inguruan elkartuko da, 23. edizioa antolatuko duen ekitaldi beteranoa; arrantzak EUROFISHINGen izango du bere tokia, eta itsas portuen inguruko azken berrikuntzak eta teknologiak komunean jarriko dituzte FUTUREPORT ekitaldian. Orain arte egin diren topaketez gain, aurten, berrikuntza gisa, OCEAN ENERGY CONFERENCEren lehenengo edizioa, olatuen eta marea-energian adituak bilduko dituen kongresua, eta OIL&GAS CONFERENCE foroa gehitzen zaizkie, non petrolioarekin eta gasarekin, upstream eta downstream arloetan, lotutako alderdi guztiak landuko diren.

Bost biltzarretako lantaldeek hitzaldi eta jarduera programa anitzak antolatzen dihardute dagoeneko, denak zeharkako gaiak eta eguneroko gaiak aztertzeari zuzenduak, hala nola eraldaketa digitala eta jasangarritasuneranzko trantsizioa.

Halaber, sektore desberdinen arteko interakzioei dagokienez, profesionalen arteko kontaktu zuzenerako B2B programa izango da, aurreko edizioetan bezala, hitzorduaren gune baloratuenetako bat, alegia. Aurtengo ediziorako, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Alium Consulting enpresarekin, halako topaketen kudeaketan aditua dena. Profil interesgarrienen zerrendan, erakusketarien laguntzarekin zehaztua, nazioko zein nazioarteko sektoreko puntako enpresak nagusi dira.

WORLD MARITIME WEEK bere motako topagune bakarra da Europa mailan. Hirugarren edizioan, hitzordua inoiz baino gehiago bihurtu da itsasoko sektorearen inguruko topagune estrategiko. Bertan, kontaktuak aktibatu, aukera berriak sortu eta ezagutza, teknologia eta inbertsioa atzitzea erraztuko da.

-ek idatzirik|2021-04-20T11:49:03+02:0020 de apirila de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top