World Maritime Week 2021eko urriaren 5etik 7ra itzuliko da BEC-era

Bilbao Exhibition Centre erreferentziako itsasoko topagunea bihurtuko da gaurtik ostegunerarte, WORLD MARITIME WEEKeko hirugarren edizioari esker. Topagune paregabea izango da, aurten bereziki sektoreko profesionalek gogo handiz espero dutena. Horrela, foru bakar batean honako sektore hauei lotutako bost kongresu bilduko dira: ontzigintza-sektorea Sinaval-en; arrantza-sektorea Eurofishing-en; portuen sektorea Futureport-en, eta aurten nobedade gisa, Oil&Gas Conference-a, non petrolioaren eta gasaren upstream eta downstream arloekin lotutako gai guztiak jorratuko diren, eta Ocean Energy Conference, olatuen eta marea-energian adituak bilduko dituen kongresua.

Hiru dira topagune hori ezinbesteko hitzordu bihurtu duten ardatz nagusiak: hitzaldien programa, non aurten maila altueneko ehun hizlari inguru izango diren jakintza hartu-emanen 85 orduetan zehar; bere networking eta B2B programa, parte-hartzaileen harrera ona duena hainbat profesionalekin elkarreragiteko espazioa izateagatik; eta azkenik, bere erakusketa-gunea, non Luxua pabilioian 90 enpresek ekonomia urdina deiturikoaren azken nobedadeak erakutsiko dituzten eta non gerturatzen direnekin hausnarketak partekatuko dituzten. Ardatz horietako bakoitzak bere pisu espezifikoa du WORLD MARITIME WEEK kongresuan. Izan ere, bertara hurbilduko direnek kongresu hau, ekonomiaren suspertzea errealitate gero eta sendoagoa izaten hasten den momentu honetan, sektorearekin berriro konektatzeko modu zuzen gisa hartzen dute.

Inaugurazio ekitaldia gaur, urriak 5, izango da, 11:30tik aurrera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua den Arantxa Tapiaren eskutik. Osoko bilkuran hainbat pertsona ospetsuk hartuko dute parte, hala nola Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusia, Claes Berglund, ECSA -European Community Shipowners’ Associations-eko presidentea (Europako Armadoreen Elkartea) edo Alejandro Aznar, Espainiako Itsas Klusterreko eta Grupo Ibaizabal-eko presidentea. Azken hau mahai-inguruaren moderatzailea izango da, non aditu hauek parte hartuko duten: Juan Riva, Suardiaz Taldeko Presidentea; Javier Garat, CEPESCAko idazkari nagusia; Kurt Bodewig, itsasoko autobideen Europako koordinatzailea Europar Batzordean eta Luis Rodríguez Llopis, IDOMeko presidentea.

Horrela, ontzi industriaren sektorea SINAVALen inguruan elkartuko da, ekitaldi beteranoena, non hainbat gai jorratuko diren: estatuontziak, nabigazio garbia, ontzi-enpresak eta deskarbonizazioa, edo eraldaketa digitala, zibersegurtasuna eta biki digitalak. Arrantzak bere foroa izango du EUROFISHING kongresuan, digitalizazioa, elektrifikazioa eta etorkizuneko itsasontzia bezalako gaiekin. Bigarren jardunaldian, euskal arrantza-sektoreen erronkei eta lehiei buruz hitz egingo da, eta baita portuetako nobedadeei eta azken teknologiei buruz ere FUTUREPORT kongresuan.

Dagoeneko ohikoak diren topagune hauekin batera, petrolioaren eta gasaren sektoreko biltzarra burutuko da OIL&GAS CONFERENCEren eskutik. Bertan, energia ingurunearen analisia eta joerekin lotutako gaiak jorratzeaz gain, oil&gas konpainiak ingurumenarekiko errespetua erakusten duten multienergia zerbitzuak bihurtzea eta sektorearen egungo egoera eta eboluzioa tratatuko dira baita ere. Azkenik, OCEAN ENERGY CONFERENCEn, olatuen eta marea-energietako adituak bilduko dira, eta itsas energia garatzeko estrategiak, gorantz doan sektore bat nola finantzatu edo olatuen energia nola aprobetxatu aztertuko dira.

Erosleen atalari dagokionez, Mexiko, Kolonbia, Turkia eta Kroaziaren parte hartzea nabarmendu beharra dago. Gainera, eta negozioa egiteko modurik onena face to face eta networking-a denez, B2B topaketak izango dira berriro ere biltzarraren gune baloratuenetako bat eta ia guztiak modu presentzialean izango dira. B2B bilerak urriaren 6an, asteazkena, eta 7an, osteguna, izango dira goizez.

Bere aldetik, Luxua pabiloiak 90 enpresa erakusketari hartuko ditu, non sektorearen azken nobedadeak erakutsiko diren. Bertan, Zamakona, Balenciaga, Murueta, Navantia, Gondán eta PYMAR ontziolak izango dira, besteak beste.

Azkenik, WORLD MARITIME WEEKek gizarte agendan jartzen du arreta ere bai. Horren harira, erakusketarientzako, hizlarientzako, agintarientzako eta erosleen delegazioentzako koktel pribatuez eta bilerez gain, Bilbao Exhibition Centre-n profesionalentzako gala-afaria antolatuko da. Ekitaldi honen barruan, FINE sariak emango dira, edizio honetan bosgarren urteurrena dutenak eta itsasoko sektorearen topagune gisa balio dutenak.

Bilbao Exhibition Centre-k segurtasun-protokolo zorrotza aplikatuko du ekitaldiak dirauen bitartean, zeinarekin Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuaren (ICTE) Safe Tourism Certified zigilua jaso baitzuen, azoka-esparrua eremu segurua dela ziurtatzen duen bereizgarria. Hala, arreta-gunea, azken hilabeteotan egin den bezala, sarbideen kontrolean, edukieren kudeaketa prebentiboan, urruntze sozialaren monitorizazioan eta ingurumen-higienizazioan eta -segurtasunean ezarriko da.

-ek idatzirik|2021-10-05T08:34:01+02:005 de urria de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top