BECek ateak ireki dizkio elikadura berrikuntzari

Elikagaien industriak datorren hamarkadan izango dituen erronkak aztertzea, hala nola sektorearen digitalizazioa, eredu jasangarriagoen bilaketa edo osagaien eta produktuen berrikuntza izan dira Food 4 Future-ren ardatz nagusia. Ekitaldi profesional horrek elikagaien eta edarien sektorean interesa duten 5.500 bisitari inguru bildu ditu Bilbao Exhibition Centren joan den astean. 

Ekainaren 15etik 17ra egin diren hiru jardunaldietan, nazioarteko 280 aditu baino gehiago bildu dira – Munduko BPGren % 11 ematen duen industria bateko ordezkariak – 56 hitzalditan baino gehiagotan, merkatu-joera berriak jorratu dituzte sei foro bertikaletan: Meat Forum, Beverage, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro. Gainera, adimen artifiziala, blockchain, IIOT, Bioteknologia, Data Analytics, Zibersegurtasuna, Cloud eta Automatizazioa eta Robotikarekin lotutako soluzio teknologikoak ere ezagutzera eman dira. 

Hain zuzen ere, elikagaien segurtasunean, packagingean, elikagaien prozesamenduan, garraioan edo logistikan aplika daitezkeen soluzio teknologiko berritzaileenak aztertu dira hiru egunetan, prozesuak optimizatzeko eta negozio-eredu eraginkorragoak lortzeko helburuarekin.
 

Accenture, AgroBank, Azti, Blendhub, CNTA, Ibermática, Espainiako Gobernua, ICEX, Lantern, Omron, PWC, Siemens eta Tecnaliaren laguntza izan duen Food4Future Bilbao Exhibition Centrera itzuliko da datorren urtean, maiatzaren 17tik 19ra. 

-ek idatzirik|2021-06-23T13:10:19+02:0023 de ekaina de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top