Bilbok hamar puntu egin du gora GDS (Global Destination Sustainability) rankinean. Markagailu horrek turismoaren jardueraren inpaktu ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa hartzen du kontuan eta Eskandinaviako Helsinki. Goteborg eta Kopenhage hiriak daude lehenengo postuetan.

Gorakada handi horren ostean, 14. postuan dago orain Bilbo eta Estatuko lehen hiria da zerrenda horretan. Nazioartean, Europa Erdialdeko eta Hegoaldeko hiru hirien artean dago: Bordele eta Zurichek soilik gainditu dute eta Paris, Berlin edo Dublinen aurretik dago.

Bizkaiko MICE sektore osoaren lanak bere fruituak eman ditu Bizkaiko hiriburuari eman dioten aitortza honekin eta, horregatik, eragile guztiak asebeteta daude, tartean, Bilbao Exhibition Centre. Erakunde bakoitzak ekarpena egiten du modu batera edo bestera kongresuak, konbentzioak, azokak, pizgarriak, aurkezpenak edo business eventseko beste modalitate batzuk erakartzeko, askotan nazioarteko testuinguruan.

Munduko 100 hiri baino gehiago dira GDS indizearen parte eta horren arabera beharrezkoa da bidaiek hirietan eragiten duten kutsadura murriztea, ekosistemak zaintzea eta tokiko giroa indartzea.

Zorionak, Bilbo! Zorionak, Bizkaia!