Bizkaia Arena, espazio desberdin bat

Bizkaia Arena Bilbao Exhibition Centre-eko erabilera anitzeko pabiloi bat da, eta Espainiako eta Europako handienetako bat. Espazio desberdina da, gauza askotarako erabili ahal izateaz gain, toki aproposa ere badelako kontzertu handiak eskaintzeko. Horretaz gain, leku ezin hobea ere bada kirol-ekitaldiak, konbentzioak eta bestelako jarduera sozialak eta aisiakoak egiteko.

Aurten, berritasun gisa, Bizkaia Arena telebista-plato bihurtuko da, ikus-entzunezkoen arloko musika-ekitaldi garrantzitsuenetakoa den eta, aurten, azaroaren 4an izango den MTV sarien 25. edizioa egiteko.

Oraingoz, kontzertu hauek egingo dira azpiegitura honetan: Thirty Seconds To Mars (apirilak 14), Fito & Fitipaldis (maiatzak 4 eta 5), Judas Priest (ekainak 28), Shakira eta «El Dorado World Tour» (ekainak 30), Ringo Starr (uztailak 1), Dani Martín (urriak 20), Love the 90’s (azaroak 1 eta 2) eta Rosendo (abenduak 15). Gainera, neguan (urriak 26 eta 27) antolatzen den musika-jaialdi garrantzitsuena, BIME LIVE 2018, Bizkaia Arenan egiten da.

Beste era batzuetako ekitaldiak ere egiten dira Bizkaia Arenan, hala nola enpresen konbentzioak eta formatu espezifiko bat behar duten bilera sozialak, politikoak edo erlijiosoak.

-ek idatzirik|2021-04-14T17:11:40+02:0020 de martxoa de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top