Bizkaia Arenak bertan behera utzi du Akarregaz Zikloa

Azken edukiera-murrizketek eta egungo egoera soziosanitarioaren ziurgabetasunak bideraezin bihurtu dute proiektua

Alkarregaz zikloa bertan behera uztea erabaki du Bizkaia Arenak. Zikloa datorren larunbatean hastekoa zen, urriaren 24an, eta abenduaren 19ra bitartean 9 hitzordu eta 10 artista eta ikuskizun baino gehiago zituen programatuta.

Iragarritako azken edukiera-murrizketek 400 lagunetara mugatzen dute estalpeko ikuskizunetako parte-hartzea, eta horrek zein egungo egoera soziosanitarioak sortzen duen ziurgabetasunak bideraezin egiten dute ziklo osorako planteatutako formula. Hasiera batean 600 lagunentzako edukierarekin aurkeztu zuten Alkarregaz, eta Bizkaia Arenaren eraginpeko eremu geografikoko publiko zabalari zuzendua zegoen. Sarreren zenbatekoa datozen 72 orduetan itzuliko da automatikoki.

Nolanahi ere, Bizkaia Arenak zuzeneko ikuskizunen sektorea –pandemiak gogor zigortua– suspertzeko konpromisoa hartu du, eta konpromiso hori irmoa da oraindik ere. Helburu horrekin sortu zen Alkarregaz, eta hori betetzeko artistengan, hornitzaileengan eta sektoreko profesionalengan eragin positibo zuzena duten ekimenak lantzen jarraituko du erabilera anitzeko pabiloiko taldeak, testuinguruak baldintza egokietan lan egitean ahalbidetzen duenean beti ere.

-ek idatzirik|2020-11-03T12:04:15+01:0021 de urria de 2020|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top