Hurrengo Ekitaldiak

Bilera pribatuak, ekitaldi korporatiboak, hizkuntza-azterketak, oposizioak, azoka komertzialak… Bilbao Exhibition Centre-ko instalazioek eskaintzen dituzten 50 gune baino gehiagok hainbat ekitaldi izango dituzte datozen hilabeteetan.

Lehenengoa pasaden asteazkenean izan zen, hilak 10, banaketa enpresa kooperatibo garrantzitsu baten ate irekien jardunaldiarekin. Topaketak, formatu hibridoa duena, 10 egunez ospatzen ari da jarraian BECeko Auditoriumean. Bertatik streaming bidez eta zuzenean igorritzen da hainbat egoitzatara. Guztira, 1.800 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte.

Martxoaren 12an Auditoriuma enpresa-bilera garrantzitsu baten eszenatoki bihurtu zen eta 200 pertsona inguruk hartu zuten parte; hilaren 13an, gune horretan bertan, Transvol Bizkaiko iraulki-garraioen enpresarik handienak bazkideen beste batzar bat egin zuen. Ehun pertsona inguruk hartu zuten parte bileran.

Asteburu honetan, BECeko 1A eta 1B aretoetan, British Councilek antolatutako ‘Advanced’ mailako ingeles-ziurtagiria lortzeko azterketak izango dira, eta 100 pertsona inguru bertaratzea espero da. Martxoaren 27an, larunbata, azterketen txanda izango da; izan ere, duela gutxi iragarri den bezala, BECeko pabiloietan egingo dira Ertzaintzarako eta Udaltzaingorako oposizio bateratuak. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, 6.500 hautagaik baino gehiagok hautatuko dute eskaintzen diren 751 plazetako batera. Hilaren 27an bertan, oposizioekin batera, British Councileko ‘First’-eko azterketara 100 pertsona inguru hurbilduko dira.

Martxoa igarota, BECeko Batzarrak eta Ekitaldien egutegiaren hurrengo hilabeteetako programazioan, topaketa estrategikoak egingo dira, hala nola: Desembalaje azoka, TEDxUDeusto ekitaldia edo Food 4 Future azokaren lehen edizioa.

Azken hori 2021eko ekainaren 15etik 17ra izango da Bilbao Exhibition Centren, eta elikagaien sektorea eraldatzen ari diren azken teknologiak, irtenbideak eta automatizazio- sistemen berri emango da. Ekitaldiak Food 4 Future World Summit ere hartuko du. Europako kongresurik handiena da Food 4 Future, eta bertan, kontsumitzeko joera eta ohitura berriak, arrakasta-kasuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutuko dira, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.

 

-ek idatzirik|2021-06-15T12:11:18+02:0017 de martxoa de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top