“Late Show” feminista, Deforme Semanal, 2021eko ekainaren 19ra atzeratu da

#BizkaiaArena #BilbaoExhibitionCentre #BEC #DeformeSemanal #BizkaiaAurrera #KulturaSegurua

 

Bizkaia Arenak eta Deforme Semanal-ek maiatzaren 8ko “late show” feminista 2021eko ekainaren 19ra atzeratzea erabaki dute. Pandemiaren eboluzioaren ondorioz, Bizkaiko 24 udalerritako udal-konfinamendua eta Araba eta Gipuzkoako perimetro-konfinamendua gertatu dira, dagoeneko sarrera erosita zuten hainbat pertsonen mugikortasuna mugatuz. Erositako sarrerak data berrian erabili ahal izango dira.

Deforme Semanal Lucía Lijtmaer eta Isa Calderón dira. Haiek dira Bizkaia Arenan ekainaren amaieran ikusiko denaren gidoilariak, sortzaileak, produktoreak eta egileak: gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituen ikuskizuna, gogoetari eta barreari lekua emanez. Sarrerak agortuta daude, baina data-aldaketak ekitaldira joatea galarazten dien pertsonentzat sarrerak itzultzeko epea zabaldu da maiatzaren 9ko 00:00ak arte. Eskaerak [email protected] helbidearen bidez egin behar dira, adierazitako epean.

Bizkaia Arenak 600 lagun eta eserlekuko edukiera mugatua izango du, betiere derrigorrezko segurtasun-distantzia errespetatuta. COVID-19aren protokoloari jarraikiz, nahitaez eraman beharko da maskara, eskuak garbitzeko puntuak jarriko dira, eta espazio komunak garbitu eta desinfektatuko dira. Horrez gain, bereziki aipagarria da Bizkaia Arenak duen airea berritzeko gaitasun bikaina, esparruak 18 metroko altuera baitu, eta aparteko aireztapen-sistema bat ere bai.

-ek idatzirik|2021-04-30T12:32:03+02:0030 de apirila de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top