Nazioarteko ospe handiko adituek parte hartuko dute Steel Tech-en kongresuan

2023ko urriaren 25etik 27ra Bilbao Exhibition Centren

Steel Tech, Congress & Expo, ezagutza maila goreneko plataforma izango da urriaren 25etik 27ra BECen. Bertan, industriako aditu, profesional eta liderrek altzairuaren sektoreko azken joera eta aurrerapenei buruzko ezagutza, esperientzia eta perspektibak partekatuko dituzte. Biltzarraren atalak industriarako estrategikoak diren gaiak jorratuko ditu bi egunez, ibilbide bikaineko aditu ezagunen eskutik.

Horretarako, kongresuaren lehen jardunaldia SIDERURGIA 5.0 gaiari buruzko ponentzia batekin hasiko da, eta, ondoren, JASANGARRITASUNARI buruzko eguneko saioari emango zaio hasiera. Ana Fernández-Iglesiasek parte hartuko du, ArcelorMittaleko Baliabide Jasangarrietako I+G taldeko arduradunak. Jarraian, Martin Pei lehendakariorde exekutibo eta SSABeko zuzendari teknikoak emisio txikiko altzairuaren ekoizpenarekin lotutako lan-ildoak azalduko ditu: altzairu berdea – etorkizuneko altzairua. Bestalde, Niobelcon BV Belgikako aholkularitza-enpresako zuzendari nagusi den Hardy Mohbacherrek eta ArcelorMittaleko Kalitate eta Balio Kateko zuzendari den Atish Kumarrek, besteak beste, industria siderurgikoaren deskarbonizazioa aztertuko dute. Ekonomia zirkularra eta hondakinen kudeaketa adimentsua ere izango dira lehen eguneko gai nabarmenetako batzuk. Horretarako, Bastian König SMSen Salmenten Zuzendari Teknikoak eta Erik Sandberg Suediako Swerim AB ikerketa-zentroko ingeniariak parte hartuko dute. Beatriz Nietok, Hidrogenoaren Zentro Nazionalaren izenean, eta Carlos Funesek, Iberdrolako Hidrogeno Berriztagarriaren Garapeneko zuzendariak, energia-iturri berriei buruz duten ikuspegia azalduko dute. Azkenik, Xavier Marcet Innovation Management-eko presidenteak XXI. mendeko Managementeko berrikuntzaren kudeaketari buruzko bere ikuspegi estrategikoa eskainiko du.

Bigarren eguneko kongresu-programa bi saiotan banatuko da: lehenengoa LANKIDETZARAKO PLATAFORMEI buruzkoa izango da. Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendari den Leyre Madariagak BIND 4.0 azelerazio publiko-pribatuko programari buruz hitz egingo du, 4.0 industriari irekitako berrikuntza-plataforma handienari buruz. Goizeko saioan, halaber, Stefan Eder RHIMeko Ikerlari Elkartuak eta Asier Galdos Magnet-eko CEOak parte hartuko dute, irtenbide logistikoei, lankidetza-zerbitzuei, taldeei eta proiektuen kudeaketa adimentsuari buruz aritzeko.

ERRESILIENTZIA izango da jardunaldiko bigarren paneleko protagonista. Thomas Heller Alemaniako Fraunhofer ikerketa-erakundeko mantentze adimentsuko komunitateko zuzendari nagusiak parte hartuko du. Ondoren, Marco Busatto, IDOM INC USAren ordezkari; Günter Spreitzhofer, IBA AG industriarako eta energiarako neurketa-sistemen enpresako aplikazio- eta aholkularitza-buru; eta Rafael Margarit, Suedia-Suitza ABB multinazional teknologikoko Negozio Digitalen Lineako kudeatzailea, besteak beste, hiperautomatizazioaren munduan sakonduko dute, prozesuen optimizazioan dituzten aukerak aztertuz.

Multicloud inguruneak eta beren onuren inguruan Dortmundeko Unibertsitateko Gizarte Ikerketa Zentroko Administrazio Kontseiluko kide den Antonius Schröder arituko da. Bestalde, Björn Glaser, Stockholmeko Teknologia Errege Institutuko Irakasle Elkartuak eta Prozesuen Unitateko buruak monolitoaren hausturari buruzko hitzaldia emango du: azterketa prediktiboa, energiaren kudeaketa eta mikrozerbitzuen arkitekturan sakonduz. Gai-multzo bakoitzaren amaieran, mahai-inguru bat egingo da, eta, bertan, txostenetan ateratako ondorio nagusiak aztertuko dira.

Kongresuaren atalaz gain, Steel Tech-ek erakusketa-gune bat eta networkingeko hainbat eremu izango ditu. Orain arte, honako enpresa handi hauek berretsi dute euren parte-hartzea: ABB; Arcelormittal Olaberria-Bergara; Bonak; Ceit BRTA; Deguisa; Etorki; GH Cranes & Components; Harsco; Iba; IDOM; Jaso Industrial Cranes; Kalfrisa; Layde, Tata Steel-; Lechler; LHYFE, Polytec Spa; Sarralle; Sidenor; Siderex; Smarktec; Sorsa; TheSteelPrinters; Tubos Reunidos Group Tubos-Productos, Unicoil eta Vulkan Española SA.

Hitzordua Bilbao Exhibition Centrek eta Siderexek antolatu dute, eta Grupo SPRI/Eusko Jaurlaritza eta UNESID– Siderurgia Enpresen Batasuna erakundeen lankidetza du. Baita IDOMen Platinozko babesa, Grupo Araniaren Urrezko babesa eta Aceros Inoxidables Olarra, SteelPhalt eta Tecnalia Research Fundazioaren Zilarrezko babesa.

-ek idatzirik|2023-06-20T13:48:29+02:0020 de ekaina de 2023|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top