BECek “Sold Out” kartela jarri zuen maiatzaren 9tik 11ra bitarteko asteburuan, bere pabiloi guztiak jarduera-programazio intentsu eta askotariko batekin beteta izan baitzituen. Egitarau honek erakutsi du BECek hainbat formatu ezberdinetako ekitaldiak aldi berean hartzeko gaitasun handia duela, eta gai bera partekatzen duten ekitaldiak ere biltzeko ahalmena, kasu honetan, turismoa eta aisialdi-proposamenak izan direlarik.

1. pabiloian ospatu zen Expovacaciones azokaren 45. edizioa, urteko egutegiko azoka tradizionalenetako bat. Esperimentatu eta Dastatu ardatzen inguruan antolatuta, azokak berriz ere bidaia berrien bila dabiltzanentzat inspirazio topagune izan nahi izan zuen. Aldi berean, 3. pabiloian, Caravaning ospatu zen: autokarabanak, karabanak, camper-ak eta osagarrien erakusketa zabal batekin, eta publikoaren erantzunak argi utzi zuen bidaia-molde hori gero eta ezagunagoa dela.

Gainera, BECek hartu zuen SET Congress-en inaugurazioa, Europako lehen pantaila-turismoko kongresua. Bertan, sektoreko adituek zinemaren eta turismoaren arteko loturak eta haien hazteko aukerak aztertu zituzten.

Bestetik, FVO (Ibilgailu Erabilien Azoka) ohiko hitzordura itzuli zen, aukera paregabea eskainiz ibilgailu semiberriak, erakusketa-ibilgailuak edo “kilometro zero” aukeratzeko baldintza erakargarriekin. Asteburuan musikarentzat ere egon zen tartea, Bad Religion eta United Festival kontzertuekin, eskaintza kulturala eta aisialdikoa osatuz.

Horrez gain, BEINT bekentzako azterketak ere egin ziren BECen, Basque Trade & Investment-ek kudeatzen dituenak. Nazioartekotze enpresarialean interesa duten unibertsitateko gazteei zuzendutako bekak dira.

Bien bitartean, 2. pabiloian, Food 4 Future ekitaldiaren muntaketa lanetan zebiltzan, elikadura-sektoreko berrikuntzan oinarritutako nazioarteko topaketa, maiatzaren 13tik 15era egin zena.