Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centreko Zuzendari Nagusia

BECek 40 ekitaldi presentzial egingo ditu urte bukaera arte. Susperraldian gaudela esan dezakegu 

Zalantzarik gabe. Hilabete asko daramatzagu gure ekitaldi-egutegia eta, horrez gain, haren eragin sozioekonomikoa osorik eta lehenbailehen gauzatzea lortzeko konpromisoarekin lanean. Eta iritsi da unea. 

Azken urtean zehar, ekitaldiak hartzen jarraitu dugu, gure ekitaldiak bideragarriak diren ereduetara moldatu ditugu -hau da, eredu hibridoak edo guztiz digitalak- eta proiektu berriak sortu ditugu. Aldi berean, BEC hiritarren zerbitzura egon den eremua izan da, txertatze masiborako gune gisa.  

Hala ere, hemendik aurrera, pausu bat aurrera eman dezakegu, eta gure hiru negozio-eremuetan ekitaldi kopuru handia antolatzeko asmoa dugu, jarduera presentziala sustatzeko helburuari jarraiki. Txertatze-kanpainak arrakasta izan duela eta nazioarteko mugikortasunarekin erlazionatutako neurriak pixkanaka malgutuz doazela ikusita, baikortasunez egingo diogu aurre urtearen azken lauhilekoari. 

 

 BECeko egutegian oso deigarria da urrian egingo diren ekitaldi industrialen kopuru handia. Horietatik guztietatik, zeintzuk nabarmenduko zenituzke? 

Bai, egia da. Industria, gure gurea, gure egutegiaren susperraldiaren protagonista nagusia izango da. Hala, sektoreko oso azoka ezagunak izango dira bertan, pandemiagatik atzeratu egin behar izan zirenak (esaterako, World Maritime Week eta +Industry), baina baita altzairugintzari buruzko azoka berri bat ere: Steel Tech. 

Urrian, berriz elkartuko gara BECen, eta hainbat eremu garrantzitsutako profesionalak bilduko dira (esaterako, itsasoa, energia, siderurgia eta fabrikazio aurreratua), harreman zuzena berreskuratzeko eta berrikuntzari, ezagutzari, aliantza pertsonalei eta negozioei beste bultzada bat emateko.  

 

Indartu egin da ekitaldiak presentzialak izatearen garrantzia pandemia dela eta? 

Bai, zeharo. Harreman zuzena ordezkaezina da. Hori uzten dute agerian sektorean erreferente diren nazioko zein nazioarteko elkarteek eta enpresek egindako ikerketek. Galdetutako profesional gehienek topagune presentziala nahiago dutela adierazi dute, errentagarriagoa, hurbilagoa eta eraginkorragoa dela uste baitute. 

Duela hilabeteak BECen ekitaldi presentzialen eskaera handia dela; gure bezeroek haien erreferentziako ekitaldietara bertaratzeko beharra dute, merkatua ezagutzeko eta bertan kokatzeko, bezero eta hornitzaile berriak lortzeko eta ohikoei arreta emateko, azken teknologiak erakutsi eta ezagutzeko, inbertsioak aztertzeko, aliantza estrategikoak ezartzeko… eta, azken finean, aurrera egiteko. Hainbat maila eta eremutan lortutako elkarreragin honek -merkataritza erakusketak, batzarrak, hitzaldiak, workshop-ak, B2B programak, topaketa sozialak-, online ingurunean sortu ezin den dinamismoa eta energia eragiten du.  

 

Orain arte egindako ekitaldi presentzialek, gainera, erakutsi dute ekipamendu mota hauek espazio segurua direla.  

Hori da. Urtebete daramagu segurtasun protokolo zorrotzak aplikatzen, eskatzen dena baino are zorrotzagoak direnak. Protokolo horiek Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuaren (ICTE) zigilua jaso zuten. Zigilu horrek ziurtatzen du esparrua espazio segurua dela, enpresa-bileretako, aurkezpenetako, azterketetako, LEPetako, azoketako, batzarretako, kontzertuetako… parte-hartzaileek egiaztatu ahal izan duten bezala.  

 Sarbide kontrolarekin, edukieren kudeaketa prebentiboarekin, urruntze sozialarekin eta ingurumen-higienizazioarekin eta -segurtasunarekin lotutako prozesu horiek programatutako ekitaldi guztietan aplikatzen jarraituko dira, segurtasuna oraindik ere lehentasuna baita guretzat.  

 

Formatu fisikoak berreskuratzeko agertoki horretan, ze zeregin izango dute baliabide digitalek?  

Bizitako egoerak, eta berari lotutako mota orotariko mugapenek, esperientzia digitalak sendotu dituzte; eta horiei esker aktiboan egoteko eta zerbitzua eskaintzen jarraitzeko aukera izan dugu. Zalantzarik gabe, hainbat baliabide teknologiko erabiltzea balio handiko osagarria izango da gure ekitaldi presentzialetan. Eta horietaz baliatu gaitezke ekitaldien irismena areagotzeko maila guztietan: audientziak biderkatuz, nazioartekotzea sendotuz eta ekitaldien denborazkotasuna apurtuz. 

BECen lanean jarraitzen dugu gure bezeroen zerbitzura hainbat bide jartzeko, konexio errazetatik telebista plato sofistikatuetara.  

 

2021 trantsizio urtea izan da. Nola egingo diozue aurre 2022. urteari? Datorren ekitaldiko egutegiko zein proiektu nabarmenduko zenituzke?  

Guretzat, 2022 jarduera sendotzeko urtea izango da, eta dagoeneko, ikuspegi horrekin lanean gaude hainbat proiektutan: BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa, urriaren hasieran Milanen aurkeztuko dena nazioarte mailan, Wind Europe, Food for Future, Empack eta Logistics & Automation Bilbao, baita konfirmatzen joango garen nazioarteko beste ekitaldi batzuk ere. 

 Duela urte eta erdi eskas, pandemia iritsi baino lehen, sektorea hedapen zikloa bizitzen ari zen, eta datuen arabera, urtez urte, joera gorakorrari eusten zion. Eta horretara itzuliko gara. Inoiz baino gehiago, aliatua izan behar dugu, erreferentziako gune hurbila eta konprometitua. 

 

-ek idatzirik|2021-09-23T09:28:41+02:0023 de iraila de 2021|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top