MTV EMA sariak: distira handia Bizkaia Arenan

Bi orduko ikuskizun aparta, 500 milioi ikusle inguru eta 170 herrialdetan ikusi zen zuzeneko emankizuna. Non? Bizkaia Arenan.

Azaroaren 4an, MTV Music Week Bizkaia-ren amaiera gisa, Bilbao Exhibition Centre eta Bizkaia Arena pabilioia musikaren munduko epizentro bilakatu ziren, nazioarteko musikaren ekitaldirik nagusienetako bat den MTV Europe Music Awards-en hogeita bosgarren edizioaren eskutik.

Hailee Steinfeld antzezle eta abeslari estatubatuarrak aurkeztu zuen gala, eta horretan garaiko musikako artista onenetako batzuen emanaldiak izan ziren: Camila Cabello, Nicki Minaj, Janet Jackson, Marshmello, Rosalía, Jason Derulo edo Bastille, besteak beste.

Ikuskizun horrentzat berariaz asmatutako agertoki izugarri eta berritzaile baten gainean –albo banatan azken teknologiako pantailak zituen–, emanaldi bitxiak egin ziren, esaterako, Panic! At the Disco taldeko abeslariarena: BECeko dorretik rappel eginez, agertokiaren erdiraino jaitsi zen; Halsey abeslariak, kristalezko kutxa baten barrutik abestu zuen, euri artifizialez inguratuta, eta Jack & Jack bikote estatubatuarrak pabiloiko estalkira lotutako kable batzuetatik esekita egin zuen emanaldiaren zati bat, agertokian ehun jarraitzaile sutsu inguru zeudela.

Mundu guztian oihartzun ikaragarria izan duen ekitaldi arrakastatsuak –Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Barakaldo Udalaren laguntza izan duena–, amaiera bikaina eman zion Bizkaia Arena pabilioiarentzat oso urte ona izan denari. Izan ere, Espainiako eta Europako erabilera anitzeko esparrurik handienetako bat da pabilioia eta tamaina handiko ekitaldi konplexuak hartzeko gaitasun itzela duela agerian utzi du berriro ere.

MTV EMAren magnitudeak:

  • 10 km elektrizitate-hargune
  • Estalkitik esekitako ikus-entzunezko 100 tona material
  • 300 pertsona, aldi berean lan egiten
  • 500 m² alfonbra gorri
  • 150 trailer

Bizkaia Arena pabilioiari buruzko informazio gehiago web-gune honetan:

https://bilbaoexhibitioncentre.com/quienes-somos/recinto/bizkaia-arena/

https://bizkaiaarena.bilbaoexhibitioncentre.com/bizkaia-arena/

-ek idatzirik|2021-04-14T17:10:49+02:0019 de azaroa de 2018|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top